Laberinto de mentiras/Gezurren labirintoa lanak John Berger, Bernardo Atxaga, Gianni Celati, Joaquín Jordá eta Abdel Aziz-en gogoetak jasotzen ditu, gaur egun bere barnean harrapatu gaituen gezurren labirintoa hausteko moduaz ari zaizkigula. Livorno, Bilbo, Napoles eta Bartzelonako portuen artean izan ziren sortzaile hauek eta beste batzuk munduko labirintotik irteteko behar diren Ariadnaren hariak ari dira iruten. Begiradak (miradas y memorias desde el margen/ glances and memorias from the fringes) DVD-liburuaren argitalpenak -Koldo Mitxelena Kulturunearen eta Periferike-ren elkarrekiko edizioa- Gezurren labirintoa jasoko du. Dokumentala Periferiak-en aurreko edizioan estreinatu zen. Honakoa da geroztik egin duen ibilbidea: Vacío 9 Galeria (Madril) Fitxa teknikoa zuzendaria |