Philippe Bourgois

Philippe Bourgoisek landako zenbait lan egin ditu Ertamerikan (Costa Rica, Panama, Nikaragua, El Salvador eta Belizen), eta baita East Harlem (New York) eta San Frantziskon ere. Lehenbiziko lanetan, bere aztergaiak etnizitatearen mobilizazio politikoa, emigrazioa, bortizkeria politikoa, herri erresistentziak eta kaleko umeen gizarte dislokazioa izan dira. Estatu Batuetan egindako ikerkuntzak hiri gizartearen zati bat erakusten digu, bere sufrimendurik gorrienaz, eta aldi berean kritika egiten die U.S. apartheid-en politika ekonomiko eta kulturalei. Genero boterearen harremanak eta egiturazko bortizkeriaren eta barne-barneko bortizkeriaren arteko gurutzaketa ere jorratu ditu. Bere lanik berrienak abusua, bortizkeria, txirotasuna eta GIB-aren prebentzioa aztertu ditu.

Bere azken argitalpenetako batean, In search of Respect: Selling Crack in El Barrio (2003) baita, Bourgoisek East Harlem-eko crack-trafikatzaileak elkarrizketatzen ditu. Lan honek pobreziaren kriminalizazioa dokumentatzen du, Estatu Batuetako kartzela-industria konplexuaren hazkundearen testuinguruan. Bourgoisek ikertu egiten ditu sozialki zaurgarrienak direnen eguneroko bizimoduetan abusuak eta bortizkeria eragiten dituzten makro-egiturako indarrak.

Ikusteko moduak/Kontatzeko moduak