Working Credo

Jørgen Leth

(“Film”, Danish Film Institute-k argitaratutako aldizkaria)

“Film bat elkarren ondoko irudi sorta bat da. Ez da sekuentzia bat, ez da historia bat, baizik eta irudi sorta bat, besterik ez. Irudi bakoitza garrantzitsuagoa da irudien beren hurrenkera baino. Baieztapen honen azken ondorioa zera da, irudiak itsuka elkartu daitezkeela, eta irudien hurrenkera zehazten dutenak oso zori elementu sendoa kontuan izan dezaketen arauak izan daitezkeela. William Burroughs-ek bezala, zoria inspirazio iturri handitzat hartzen dut. Nire filmetan, filmaketa bitartean aukera guztiak ematen dizkiot zoriari, are edizio lanetan zehar ere. Eta, hainbat modutan, zoriari jokoan parte hartzeko gonbitea egiten diot.

Arauak oso printzipio garrantzitsu bat dira nire lanean. Arauak asmatzen ditut. Arau-sorta berri oso bat film bakoitzerako, ia-ia beti nire aukera teknikoak mugatzeko xedez. Kamerari zer egitea uzten zaion eta zer ez. Murrizpen-diziplina funtsezkoa da nire lanean. Ikuspegi mentalak sortzea bezala da; ikuspegi horiekin, bizitzako gauzak eta gertaerak modu berezi batean ikus daitezke. Kaosetik kanpo ordena sortzeko modu bat da. Egitura bat da, Urrezko Sekzio bat, segmentuak fokatzen eta lantzen dituena denbora-epe laburren barnean.

Eta gauza bakoitza bere tokian dagoenean, arauak argiak dira, zehatzak, eta orduan honakoa dugu jarrera: ikus dezagun zer gertatzen den, esate baterako, 66 Scenes from America, Life in Denmark, Motion Picture lanean. Irudi-sorta bat, horixe ziren. Irudi bakoitzak bere historia du. Irudi bakoitza une labur bat da, une markoztatu bat. Denboraren jarioa iruditik zehar, ahalegindu beharrik gabe. Mugimendu bakoitza ikusten dugu, soinu bakoitza entzuten dugu.

Horrela da. Irudiak ordenan jartzen ditut. Eta hori ordena bihurtzen da. Eta irudi bakoitza beste baten aldamenean jartzen da, txantiloi moduko batean kokatzen da. Adizio bihurtzen da”.

Jørgen Leth