Angela Y. Davis

Mireia Sentís-en En el pico del águila(Ediciones Árdora, 1998) laneko laburpena.

“Benetako iraultzailearen borrokan, pertsonala eta politikoa batu egiten dira, halako neurrian ezen ezin baitira elkarrengandik bereizi”, idatzi zuen bere autobiografian. Bere bizitza pertsonala berarentzat bigarren maila batera igaro zenetik, Angela Yvonne Davis pertsonaia erabakigarrietako bat izan zen afroamerikarrek hirurogeita hamarreko hamarkadan ekin zioten berdintasunaren aldeko borrokan. Bere irudiak gainditu egin zuen bere herrialdeko politikaren esparrua, eta batzuentzat justiziaren sinbolo bihurtu zelarik, beste batzuentzat, berriz, oso mehatxu serioa zen American way of life harentzat.

(...) Angela Davis Birmingham-en (Alabama) jaio zen 1944an, Dynamite Hill (dinamitaren muinoa) esaten zioten auzoan; izan ere, beltz familia batek kalearen beste aldera bizi izatera igarotzeko ausardia zuen bakoitzean –kale hau zurien komunitatearekiko muga gisakoa zen-, etxea dinamitatu edo erre egiten zioten.

(...) Angela Davisen esnatze politikoa 1965ean izan zen, Malcolm X-ek Brandeisko Unibertsitatean eman zuen hitzaldi batean zehar; Unibertsitate honetan matrikulatutako bost ikasle beltzetako bat zen. “Malcolmek nire sentimenduen egitura aldatu bazuen ere, ez nuen artean jarduten hasteko beharrik sentitu”. Bi urte geroago, Adornorekin ikasten ari zelarik Frankfurteko Unibertsitatean, lehen aldiz ikusi zuen, egunkari alemaniar batean, larruzko jaka eta kapelu beltza zeramaten gerlarien argazki bat. Black Panthers-en irudiak bere herrialdera itzultzeko unea iritsia zela ulertarazi zion, hain justu Los Ángelesko South Central auzora itzultzekoa.

(...) Filosofoek modu askotan interpretatu izan dute mundua. Alabaina, mundua aldatzea da klabea”. Marxen esaldi hau beti-beti egon da Angela Davisen ideien artean. Angela, 1968aren hasieran, Alderdi Komunistan sartu zen, eta urte batzuk geroago alderdiaren lehendakariorde izateko aurkeztuko zuen bere burua: “Marxistekin bat egin nuen, beltzen askatasunaren aldeko borroka eta langile klase guztien borroka lotzeko beharra sentitzen nuelako”.

(...) Angela Davisek gobernuarekin izandako lehen liskarra militantzia komunista zela-eta unibertsitatetik kanporatu zutenean gertatu zen. (...) Bere jarduerak gero eta modu zorrotzagoan zaintzen zituzten. Alderdi Komunistako kide izateari eta Panthers-engandik ustez hurbil ibiltze horri, bilatzeko eta atzemateko agindu bat eta heriotza-zigorrerako eskari bat eragingo zituen arazo bat erantsi behar –Soledad Brothers-en kasua-.

(...) 1970eko urrian FBIko hamar agentek atxilotu zuten Manhattango hotel bateko logelan sartzera zihoala. Ileordea erabiltzen zuen, armarik ez. (...) 1972ko ekainaren 4an, Angela Davisek bere gain hartu zuen bere buruaren defentsa, leporatzen zizkioten akusazioetan errugabe deklaratu zuten. (...) Zenbait unetan “Estatu Batuetako emakumerik arriskutsuentzat” izan zuten hura, gaur egun Kontzientziaren Historiako katedraduna da Santa Cruz-eko Unibertsitatean.

Elkarrizketa - Ikusteko moduak/Kontatzeko moduak