Dora Salazar

Dora Salazar Altsasun jaio zen, Nafarroan, 1963an. Honen eskultura lanak barregarri uzten ditu gaur-gaurko bizimoduaren ohitura eta balio zenbait, ikuspegi ironiko bati eta ahalegin garratz eta kritiko bati esker. Gaur egun poetiko eta teatrozkorantz jotzen du, eta bideoarekin eta argazkiarekin ari da esperimentatzen.

Egin duen bidea bi zatitan bereiz daiteke; lehenean objektuaren eta birziklatzearen inguruan egin du lan, eta bigarrenean gorputzaren inguruan. Azken honetan, oso kezka handia eragin diote emakumeak eta femeninotasunak. Eskultorea izateaz gain, marrazkia lantzen du, liburuak ilustratu ditu, kartelak eta eszenografiak egin ditu antzerki taldeentzat, eta bideoa eta argazkia bezalako formatuez lan egin du.

Bere obran hainbat estereotiporen bidez giza irudia modu etengabe eta errepikatuan erabili duelarik, azkenean hau identifikazio behar bihurtu da, sinbolikoaren gizatartze bat bilakatu da, irudikapen hutsetik haratago inolaz ere.

Orain, mozorroak nortasuna du pertsona gisa (bere esangura intrintsekoa errepikatzen du) eta gainera antzerki-espazio batean topatzen du bere testuingurua. Dora Salazarrek, mozorroen bidez, hainbat pertsona erretratatzen ditu, norberaren nortasunaren defentsara eta beste batzuen errekonozimendu eta ezagutze praktikora bultzatzen duten egoeretan azaltzeko. Segidako argazki-sorta batzuek, argi barrokoez eginak dira, bere horretan gordetzen dituzte hainbat une dramatiko, eta halaz, historiak sortzen dira, “mozorroak berretsi adina ukatzen duen” historiak alegia (Lévi-Strauss). Nortasun ikusgarri bat irudikatzen du, ezkutuan den beste bat duela sostengutzat; eta paradoxikoki, nortasun biak errealak dira.

Mozorroa (edo nortasun esan behar ote?) zeure niaren aurrean babesten zaituen kasketa bihurtzen da; borrokara iristen den arma bat eskaintzen dizu, eta nortasun propioa bilatzen ari da; hainbat pertsonak elkarrekin trukatzen dute, eta beste batzuen esperientzia partikularrak eskainiz, ahalbidetzen du ni zu izan ahal izatea, edo hura; are gehiago, ezaugarri fenotipikoak ere transferitzen ditu, denboraren joaira bistaraziz.

Ikusteko moduak/Kontatzeko moduak