Juantxo Estebaranz Juantxo Estebaranz (Bilbo, 1966) tradizio libertariotik dator, eta oso gaztetatik parte hartu zuen kapitalismoaren aurkako asanblada-mugimenduetan, Nuklearren aurkako Komiteetatik eta ekologistetatik hain justu. Geroago okupazioaren aldeko asanbladetan, talde antimilitaristetan eta esperientzia editorial eta informazio-kontrakoetan parte hartu zuen. Bilboko “Zirikatu” talde autonomoaren kidea izan zen, eta “Resiste” aldizkariaren erredakzioan aritu zen. Gaur egun Likiniano Elkartea kolektiboaren partaide izaten jarraitzen du, beronen fundaziotik beretik. |