Belén Gopegui

Belén Gopegui eleberrigile eta gidoigilea da. Saritua izan zen La escala de los mapas (1992) lehen eleberriaren argitalpenaz geroztik, bere obrak izugarri harrera ona izan du kritikaren aldetik, eleberrietan jorratzen duen kontakizunaren planteamenduagatik. Duela gutxi argitaratu du El lado frío de la almohada (2004), eta La suerte dormida (2003) eta El principio de Arquímedes (2004) filmen gidoiak idatzi ditu.

“Betetzerik ez dagoen ametsek, kalterik ez digutela egiten ematen badu ere, tinkotasuna eta kemena kentzen digute, hau da, geure buruaren eta beste batzuen gaineko domeinua barneratzen dugun moduetako batzuk. Baliteke, era berean, hotzetatik sortu zen espioi haren hotza ere bertan izatea”. Horrelaxe erantzuten dio Lo real (2001) lanaren egileak “Zer dago burukoaren alde hotzean?” galderari, duela gutxi eginiko elkarrizketa batean.

Ikusteko moduak/Kontatzeko moduak