Joaquín Jordá

Bartzelonan Zuzenbidea ikasi zuen, baina gazte-gaztetatik zinerantz jo zuen. Madrilgo Zine Eskolan ibili ondoren, Bartzelonara itzuli eta, bertan, Bartzelonako Eskolaren sorreran parte hartu zuen.

Dante no es únicamente severo film luzea egin ondoren, Jordák Europa iskanbilatsu baterantz jo zuen. 70eko urteen hasieran, Italiara joan zen, eta beste hainbat herrialde igaroko zituen 1973 arte; urte honetan, Espainiara itzuli zen.

Jordá 90eko hamarkadan itzuli zen zinera, Un cos al bosc (1996) eta Monos como Becky (1999) lanekin; azken hau dokumentalaren eta salaketa-zinearen artean kokatzen da. Monos como Becky filmean, Núria Villazán-ekin batera egindako filma da, Jordá Egas Moniz neurologo portugaldarraren biografiatik abiatzen da -Moniz lobotomiaren aita izan zen-, zoramenaren esperientziara hurbiltzeko ahaleginean. Film honek Kritika Saria irabazi zuen Sitgeseko Jaialdian, eta Veneziaraino iritsi zen. Monos como Becky, halaber, eztabaida-gune garrantzitsu batera iritsi zen: Jordá gonbidatu egin zuten Triesteko Psikiatriako Nazioarteko Biltzarrera; hau antipsikiatria italiarraren erreferentzia bat da, Basagliaren urteetatik orain artean behintzat.

Jordáren filmek etengabe nahasten dituzte fikzioa eta errealitatea. Errealizadoreak dioen moduan, sorkuntza modu  honetan “inprobisazioak toki gehiago du, eta ezinbestekotzat dudan kasua zehaztasun handiagoz ageri da”.

Zinegilea eta dokumentalgilea izateaz gain, sortzaile katalana ezaguna da literatura garaikideko autore handiak gaztelaniara itzultzeko egin duen lanagatik; itzulitako autoreen artean ditu Antonio Tabucchi eta Simenon-en obra guztia, tartean direla Breton, Sciascia, Manganelli, Baudrillard, Busi, Magris eta Brizzi, oso autore zerrenda luzea inolaz ere.

De niños (2003) dokumentalean, Bartzelonako Raval auzoan sartzen da, 1997ko udan auzo horretako biztanleek pairatu zuten eta mugiarazi zituen pederastia kasua aztertzeko. Zinegile kataluniarrak bere begirada zorrotza eskaintzen dio Europako eremu politiko-geografikorik konplexuenetako bati: borroka zine huts-hutsa.

Bere azken lanak, 20 años no es nada izenekoak (2004), Numax presenta (1979) hartako protagonistak bilatzen eta erretratatzen ditu.

Periferiak-en zehar, De niños eta Numax presenta dokumentalak proiektatuko ditugu; azken honek, Numax-eko langileen asanblada eta autogestio prozesua islatu zuen.

Filmografia
1960 Día de muertos
1967 Dante no es únicamente severo
1969 Portogallo paese tranquiloMaria Aurelia Capmany parla d'un lloc entre els morts
1980 Numax presenta
1990 El encargo del cazador
1997 Un cos al bosc
1999 Mones com la Becky; Núria Villazán zuzendarikidea izan zen.
2003 De niños
2004 20 años no es nada

 

Periferike-k egindako elkarrizketa (laburpena) - Ikusteko moduak/Kontatzeko moduak