Antonio Méndez Antonio Méndez Rubio (Fuente del Arco, Badajoz, 1967) poeta, saio-idazle eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea da; hiri honetan, Arteen Gizarte Foroari lotuta dago. El fin del mundo (Hiperión, 1995), Un lugar que no existe (Icaria, 1998), Trasluz (Calambur, 2002) eta Por más señas (DVD, 2005) poema-sortak argitaratu ditu. Kulturaren kritikari buruz eginiko lanetan ditugu Encrucijadas (Cátedra, 1997), La apuesta invisible (Montesinos, 2003) eta Perspectivas sobre comunicación y sociedad (Universitat de València, 2004). Poetika eta gizarteari buruz, berriz, honakoak: Poesía y utopía (Episteme, 1999), Poesía sin mundo (ERE, 2004) eta Poesía 68 (Biblioteca Nueva, 2004) elkarrizketa-liburua. |