Teresa del Valle Teresa del Valle Gizarte Antropologiako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Emakumearen Ikasketei buruzko Mintegia fundatu zuen 1981ean, eta bertan zuzendari aritu zen 1981-1985 / 1991-1994 urteetan. Mikronesian eta Euskal Herrian antropologia feminista, antropologia politikoa, erritualak, gizarte aldaketa eta espazio eta denbora kategoriak ikertu ditu. EASA-ren (European Association of Social Anthropologists) kide fundatzailea, eta beronen lehendakariordea 1988-1990 epean. EsfO-ren (European Society of Oceanists) batzorde exekutiboko kidea 1992- 1996 urteetan. Bere liburuen artean, aipagarrienak honakoak dira: Mujer vasca. Imagen y realidad (zuzendaria), Bartzelona: Anthropos 1985; Korrika rituales de la lengua en el espacio, Bartzelona: Anthropos, 1988; Culturas oceánicas: Micronesia, Bartzelona: Anthropos, 1987; Las mujeres en la ciudad. Estudio aplicado de Donostia, Donostia: SEM/EBIM, 1991: Género y sexualidad (Carmela Sanz Rueda-rekin), Madril: Universidad Empresa, 1991; Korrika Basque ritual for Ethnic Identity, Reno: Renoko Unibertsitatea, 1993; Gendered Antrhopology (ed.), Londres: Routledge, 1993. Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la antropología. Madril: Alianza, (1997). Era berean, oso ibilbide luzea egin du taldekako ikerlanetan. Hauetako azkena Narcea-k (Madril, 2002) argitaratua da, Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de género izenburua duena. Gainera, estatu zein nazioarte mailako aldizkari espezializatuetan artikulu ugari atera du. Hainbat egunkariren laguntzaile ere bada, antropologia eta feminismo gaietan. Gaur egun, oroimenaren etnografiari buruzko liburu batean ari da lan egiten. |