Periferia gauzak inguratzen dituen begirada bat da. Egunero-egunero gure oraina egiten eta desegiten duten egia jokoak erreskatatzen ditu. Memoria periferikoak esperientziaren denbora berreskuratzen du, eta aurre egiten dio solas ireki batean. Bilboko zubietako ekintzak; hiri espazioa, emakumea eta irudikapena; fikzioaren eta dokumentalaren artean; mundurik gabeko poesia; kaleak erritmo, hitz eta erresistentziez zarata egiten duenean; hiri opakoa, auzoen ikusezintasuna eta bazterketa; gizarte kartografiak; gerra-demokrazia eta mundu-ekonomia batean lurralde bilakatzea: Angela Y. Davis, Joaquín Jordá, Belén Gopegui, Jørgen Leth, Philippe Bourgois, Teresa del Valle, Giovanni Arrighi, Antonio Méndez, Dora Salazar, Santiago López Petit... Dokumentalek eta Anari, Zura eta Apaaloosa-ren musikak osatuko dute Bilbon eta Donostian izango diren aurtengo topaketen egitaraua. Periferiak zubiak dira, espaziorik gabeko espazioak, izatearen eta egotearen artean zabaldutako mugimenduak, desirak deiadarka adierazten dituzten irribarre alderanztuak.
|