66 Scenes from America Filma inpresio subjektibo bat da, zorrozki sentitu eta antzemandako bat. Lilura eragiten zuen guztia grabatzea eta testuinguru harrigarri batean kokatzea izan da egindako hurbilketa lana. Lethek berak esan moduan: “Egungo USAri buruzko dokumental bat. Inpresio handiagoak eta txikiagoak hartzen ditu, gertaerak, gauzak, jendea, pentsamenduak eta sentimenduak. Alderdi askotatik begiratuta guri arrotz eta ulertezin egiten zaigun herrialde bati buruzko koadro bilduma bat da, baina bertan gure geure kulturaren isla bat ere sumatzen dugu; are gehiago, gure ametsek ere –nahitaez- erlazio bat sortu behar dute herrialde horrekiko”. Haïti. Untitled Haiti Jørgen Lethen bigarren etxea izan da urte askoan zehar. Bere verité zinemako estiloaz, Haitiren iragan eta orainean sartzen da ez-fikzioa, fikzioa, errealismo fantastikoa, voodooa, mitoa, misterioa eta nazioaren itxuragabekeria politikoa esploratzeko. Dokumental osoan zehar, Leth erne dago, begira, belarriak zoli, baina saihestu egiten du estamentu politiko eta sozialak justifikatzeko tranpa komun hori. |