Laugarren Mundu Gerra
Kanada 2004 (75 min.)
Bignoisefilms
Bost kontinenteetan zeharreko gerra-fronteetan grabatua delarik, Laugarren Mundu Gerra egungo gatazka globalean erresistentzian ari diren eta suntsituak izaten ari diren gizon eta emakumeen historia da, orain artean kontatu ez den historia.
Gure uhinak mundu gerra berri bati buruzko hitzez beteta dauden bitartean, jeneralek kontatzen digutela eta bonben zarata ere filmaturik ikusten dugula, gerraren giza aurpegia ez dugu ia-ia inoiz ikusten. Laugarren Mundu Gerra honek elkartu egiten ditu gerraren irudiak eta ahotsak, oinarrian bertan, aurreneko gudu-lerrotik bertatik, hala Mexikon, Argentinan, Hego Afrikan, Palestinan, Korean nola “Iparrean” Seattle-tik eta Genoatik, edota “Beldurraren Gerraz” New York eta Iraken.
Zubiak
|