Dokumentala: Can Tunis (Paco Toledo- José González Morandi)
Aurkezpena eta eztabaida Paco Toledorekin

Juanek 12 urte bete berri ditu, aita toxikomanoa du, eta ama preso dago berak sei urte zituenez geroztik. Ijito auzo batean bizi da, laurogeita hamarreko urteez geroztik Bartzelonako toxikomano marjinalentzako drogarako salerosketa puntu garrantzitsuena den auzoan. Egunero-egunero mila toxikomano inguru iristen dira Can Tunís-era, droga erostera eta kontsumitzera.

Bere etxean bizi eta bertatik igarotzen dira, halaber, bere zortzi anai-arrebak eta hogei inguru ilobak. Familiaren sostengu nagusia droga trafikoa eta delinkuentzia da. Auzoa desagertu egingo da, beraz, beste tokiren bat bilatu behar dute.

Hor, Juanek bidea topatuko du...

José González Morandik 30 urte ditu, Bartzelonakoa da, CECC-en zinea ikasi zuen eta UPF-ren 2002/03ko sorkuntza-dokumentalaren masterra egin du. Bere hastapeneko pausoak kameraz publizitaterako lan eginez eman zituen. Besteak beste, gidoiak idatzi ditu; hauen artean: Programa especial construcción Forum 2004, Discovery Channel-entzat (2004). Pieza dokumental batzuk ere zuzendu ditu, hala nola: Mediterranean Windows, Veneziako Arkitektura Bienalean estreinatua (2004) eta 12” stories, ArtBassel-en, Suitzan, estreinatutako bideoa (2004).

Paco Toledok 37 urte ditu, txiletarra da eta Bartzelonan bizi da duela 3 urtetik hona. Argazkia eta kamera ikasi zituen Txilen eta Kuban. Azken hamar urte honetan zinea, dokumentalak eta publizitatea egin ditu. Beste lan batzuen artean, Los escolares se siguen amando (2000) dokumentala zuzendu du; dokumental hau lehian sartu da Kuba, Espainia, Portugal, Italia eta Txileko hainbat jaialditan, eta aipatu azkeneko bi herrialdeetan hainbat sari eskuratu ditu. Diagonal TV-k produziturik, Kataluniako Generalitat-entzako 2 film labur hezigarri ere zuzendu ditu (2003).

Zubiak