Zura Anari Appaloosa

Zura
Ilargi haundi zauri zarae ikuskizuna aurkeztuko du Zura taldeak, Lorca eta Lauaxetari omenaldia egingo dion diskoaren harira. Bertan, antzerkia, poesia, musika ta bideo-pintura lotuko dira ikuskizun multimedia batean. Abanguardia artistikoen ibilbideari omenaldi txiki bat izango da, kontzertu ohikoaren ideia pixkat garatu eta artea osotasun bat ulertzearen ideiak bultzatutakoa.

Zura taldea 2003an zehar sortzen joan zen. Proiektuaren abiapuntua Xabi Strubellek urte berean egindako maketa izan zen, "Paisaiak" izenekoa. Bertan, Mikel Abrego, Anjel Etxebeste eta Roger Strubellek parte hartu zuten, Xabi Strubellek sortutako musikari bateriak eta baxua sartzeko.

2004ko apirilean disko bat egiteko proposamena iritsi zitzaien,
Lauaxetak 1936an euskaratutako Lorcaren poemak musikatzeko proiektua hain zuzen ere. Potxo Oñatiko argitaletxeak luzatu zien proposamena eta harrezkero burubelarri dabiltza prestatzen. Diskoaren liburuxkan, Nicolas Lecuonaren irudiekin ilustratuko dira Lorca eta Lauaxetarenpoemak, eta gainera Bitoriano Gandiagaren bertsioak egongo dira,euskara batuan. 2005ko Apirilan kalean egongo da 5 kantaz osatutako lehen disko hau, "Ilargi Handi Zauri Zarae" izenburuarekin, eta Potxo argitaletxea eta Psilocybina zigilu berriaren arteko koprodukzio gisa planteiatzen da.

Diskoan elektronikaeta scratch-ak sartuko dituzte Irun eta Berako bi musikarik, Dj Sucio eta Xabi Erkiziak. Zuraren estiloak musika akustikoaren arlo esperimentalerantz jotzen duela esan daiteke, soinu akustiko gordina bilatuaz.

Erreferentziazko taldeak bilatzekotan Britania Haundiko musikara jo beharko genuke: "Red Snnaper", "Up, bustle and out", "FourTet" edota "Herbaliser".


Anari
Kontzertu honetan Anarik bere abestietako batzuk joko ditu Zurako taldekideekin.

“Bat-batean iritsi zen Anari, ohartarazi gabe, hots bortitz eta borrokalariago batzuetara ohituta gintuen (gaituen) zigilu baten eskutik. Ahots bakarlari batek ("Gaua da, autoan sartzen naiz, euri-malkoak parabrisan) egiten zion sarrera Anariren izen bereko lehen albumari, 1997ko lan aipagarrienen artean presarik eta eskakizunik gabe leku bat hartu zuen diskoari. "Anari" lanak kantautore bero eta hurbila, misteriotsua eta gardena, aurkezten zigun, ahalkerik eta lotsarik gabe harreman pertsonalak, porrotak eta irrikak hizpide zituzten bertsoak erabiltzen zituena (ez da ohikoa honelako esaldi bat topatzea: "Galdera guztien atzean erantzun berbera, bakarrik geratze horri beldurra"). Anari Alberdik -gitarra, tren, eskusoinu, txelo, itsas brisa eta Audeni eta Joseba Sarrionaindiari eginiko aipuen artean- hautsi egiten zuen estatuko musikagileen eskema zaharra, eta haren izena kanpoko sortzaileen multzora, emakumeek mende amaierako kantagintzan bete beharrekoa berriro ere zehaztu dutenen taldera -eta hemen, konparaziorik egin gabe, gehiegikeriarik esan gabe, PJ Harvey, Mary Margaret O'Hara, Michelle Shocked eta Suzanne Vega aipa genitzake-, hurbildu zuen. Honenbestez, leku bat egin zuen euskal kantagintzaren berritzaileak diren Jabier Muguruza eta Ruper Ordorikaren ondoan”.

Juan Cervera
“Rockdelux”
2000ko urria


Appaloosa Livornon (Italia) sortu zen, 98ko udan. Taldekideak baxua, bateria eta gitarra dira. Heltze prozesua 2000ko urtean hasi zen, bateria-jotzaile berria sartu eta musika instrumentalean murgiltzeko erabakiaz. Lehenbiziko diskoak, “Ond 006” izenekoak, 90eko lehen urteetako rock esperimental amerikarraren (Trasn Am edo Don Caballero) erreferentzia garbiak ditu. Ondanomala Records Arezzo Wave-n sortu zen.

Zubiak