L’Abécédaire Gilles Deleuzen dokumentala Deleuzeren Abecedaire dokumentalaren proiekzioa, hark egin proposamen filosofikoaren askotarikotasunaren bidetik filosofo frantziarraren obrara modu nomadan hurbiltzeko ahalegin bat da. Dokumentalak orain arte (gaztelaniaz) sekula izan gabeko aukera eskaintzen digu oraina irakurtzeko proposamenen alfabetozko katalogo bat partekatzeko, eta betidanik Deleuzeren bide filosofikoaren ezaugarri izan diren planen (meseten) aniztasuna sumatzeko. Haren arteari buruzko ikuspegi filosofikotik zinera, Nietzsche eta Foucaulten pentsamenduarekiko solas irudimenezkora: pentsamendu nomadaren irakurketa kolektibo baterako proposamenak. Gertaera baliogabetu, bere bilakaera askotarikoaren eraldaketarako potentzialtasunak berreskuratzeko: “… dena eraldatzen da gertaeran, gu geu ere barne”. |