Zubiak V - Memoria sonora
Nabigatuezindutenez
Apirilak 30, larunbata Euskalduna zubia 14:00etatik aurrera
Antzerki Ola Imaginarioa (FTI)
Nabigatuezindutenez. Nabigatu ezin dutenez. Euskalduna zubia, hemen amaitzen da ontzi handien bizitza, hona deserriratu dute, hemen lurperatu dute gure historiaren zati bat. Bi emakume, portuko biztanleak, marea aldaketekin, hauek ekar dezaketen guztiarekin ohituak... Usaina, era guztietako objektuak, bere kantuak, arrantzaleen tokiak, erropetan eta itxuretan itsatsitako oroitzapen guztiak... Ibaiaren zikloa aldatu egin da, absentzia dago, desagertuak daude, emakumeak ez dira existitzen... Oroitzapenek zubitik uraren ertzeraino lerratu behar dute... Ez ahanzteko... Nabigatu ezin dutenez...
Memoria sonora. Musika konposizio minimalista, oinezkoak igarotzean sentsore batzuk eginiko soinuetatik abiatuz egina. Zubia, bereizitako bi munduren artean dagoena lotzen duen kontzeptu gisa.
Bilbon eraikitako azkeneko zubia. Euskalduna. Izenak gerra bat eta honen osteko industria metalurgikoaren eta ontzigintzaren hondamena dakarkigu gogora. Itsasadarra zeharkatzen du, Bilbo Handiaren erribera izan zenaren aztarnak zapalduz, han bizi eta lan egin zuten jendeek bizi izandako errealitatetik urruntzen den museo batean metatuta baitaude. Hiriaren goiko inguru kultural eta komertzial batetik iritsi da eremu post industrial batera, galdetzeke, berarekin beste ertzeko “modernitatea” ekarriz, modernitate desjabetzaile bat inolaz ere, gehiago eta gehiago behar duen bat. Beste zubi bat “eremua garbitzeko”. Oinezkoek eta trafikoak asko erabiltzen duten zubi bat.
Zubiak I, II, III, IV, V
|