| Livornon buruturiko
Memorie Perifericheren ondoren, Periferikek bigarren
ekitaldia Bilbon egitea pentsatu du: horrela jaio da Periferiak.
Periferikek, Bartzelonan, 2002ko maiatzaren arratsalde batean haurtzaroa
gainditu eta, oso denbora gutxian aitak, amak, lagun ugari eta posible
den etorkizuna lortu ditu. Donostiara bidaiatu da, Napolin trebatu da,
Lisboa, Marseilla, Genoa eta Bilbo hiriei so egiten die, lagunak aurkitu
ditu Parisen. Hiri horietako batzuetan, bertako aldirietan eta portuetan
barna mugituz, hiritarrak diren biztanle gehienen ingurunea osatzen duten
gizarte, ekonomia, politika eta kultur mugez jakitun egotea ahalbidetu
du.
Ideia errealitate bihurtu da Livornon, 2003ko urtarrilean (www.periferike.org);
bertan, antzerkia, zinema eta musika Bernardo Atxagaren, John Bergeren,
Joaquín Jordáren eta Gianni Celatiren hitzekin uztartu ziren.
Gizartekotze zuzeneko guneek eguneroko komunikabideen formak bazter uzteko
aukera eskaini zuten, era horretan, irudizkoak diren periferiak ezeztatu
zirelarik.
Periferikek egonkorra eta zentralizatu gabea den behatokia
abian jartzea erabaki du, egitasmo bakar batean hainbat ikusmolde eta
kultura zehatz batzea lortuko duen behatokia: helburua utopia piratak
mugiaraztea da, ezinbestekoa den kultur nomadismoaren barruan.
Asko hitz egiten da periferiari buruz, irudiak osatzen dira, doinuak konposatzen
dira, mugimenduak transmititzen dira: energia horrek erlazionatu behar
du, eta horrek sor ditzakeen ondorioak analizatu, transmisio, jasotze
eta alderatze momentuak zabaltzen dituen ideia laborategi batean.
2004ko otsailaren 23 eta 29 bitartean, Periferiak Bilbon
geratuko da, besteak beste periferiari buruz, benetakoa den eta egunero
ibiltzean zapaltzen dugun horri buruz, irudizkoa den eta gainean oztopo
arriskutsuak moldatzen ditugun horri buruz, gogoeta egingo duten begiradetan,
memorietan. Begiradak eta oroitzapenak egun batean izan zena beharbada
ahaztu duen hiri baten ertzetik.
John Berger, Lydie Salvayre, Bernardo Atxaga, Marina Garcés, Paolo
Virno, Gianni Celati, Yann Moulier Boutang... Ezin konta ahala aldiz identifikatu
gara beren begiradetan: beren hitz, mugimendu eta irudietan, beren lanen
bidez transmititzen dituzten isiltasunetan.
Periferike desagertu egingo da orain, parte hartzen jarraitu ahal izateko.
Helbideak
informazio orokorra : info@periferike.org
Periferike Bilbo: bilbo@periferike.org
Periferike Paris : parigi@periferike.org
Periferike Livorno : livorno@periferike.org
|