| Kantauri
itsasoa
egunak igerian
berunezko zeruak egunak berdintzen du
itzalik gabe elurra bezala ahotsik gabe
heriotzarekin amestu nuen bart musukatu ninduen
ez dut ilargirik gabeko haren aurpegia gogoratzen
itsasoa zeharkatzen bilatzen
uhinak dira nire borroka zure ausentzia
alga batean gainetik hegan dabilkidan kaio batean
azkazalak luzatzen dizkit ez dut
haren aurpegia ikusi egunak
igerian zeharkatzen ditut
harramazka bat dut kopetean
eta beste bat harago
askoz harago
Ixiar Rozas (Lasarte- Oria, 1972)
noizbait iratzearekin hitz egin duena
kaiola bat ikusi eta patrikan sartzen duena
ilargiari begira negar egin duena
munduaren minetan hustutzen dena
zeruaren azalean ametsak irrikatzen dituena
iraileko olatuetan mundu bat irudikatzen duena
denboraren lapurrei barre egiten diena
argazkiak benetakoak direla sinisten duena
... Eta ni, denen erdian, burniaren sustraietan eskuak sartzen.
portuak hiriak
|