| Harkaitz Cano (Donostia, 1975) Zuzenbidea ikasi zuen Donostian, baina ez du sekula abokatu bezala lan
egin. Askotan, hala ere, maite dituen poeten liburuak hartu eta haien
poemak irakurtzen ditu, inoiz epaituko balute, maite dituen poetek bere
defentsa prestatuko luketela pentsatzea gustatzen zaiolako. Irrati eta
telebistako gidoilari bezala dihardu eta baita prentsako kolaboratzaile
bezala ere. Kea behelainopean bezala (1994) poemarioa izan zen
bere lehen liburua, baina aurki ohartu zen kea eta poemak kaiolatan gatibatu
ezinaz eta krisian sartu zen, ipuinak idazten hasiz. Horren lekuko: Telefono
kaiolatua (1997) eta Bizkarrean tatuaturiko mapak (1998).
Geroztik, urtebete eman zuen New Yorken, eta bertan zela, asteroko kronikak
idatzi zituen Euskaldunon Egunkarian. Kronika literario haien
emaitza izan zen Piano gainean gosaltzen (2000) liburua. |