| Gianni Celati (Sondrio, Italia,
1937)
Gianni Celati pentsalari nomada da. Italiako literaturaren historian
espazio bat Celatiri eskaintzeak hitzaren adierazpen moldean preso sartzea
litzateke: mugikortasun ezara zigortzea, idaztea espazio mugikortzat hartzen
duen irudi multzoari jarraikiz gero. Espazio horretatik bereizteak bide
ematen du literatura gertakizun mugikorra dela pentsatzeko, eta luma egonkorra
baino areago begiradaren perspektiba elikagai duen izaki biziduna dela.
Gianni Celatiren lanak mugitzera behartzen du. Bere pertsonaiak kontaketaren
nahaspilaren barruan bizi eta hazten dira: bere nobelak noraezean ibiltzeari
buruzko istorioak dira, abentura surrealistak eta bitxiak dira, forma
askotako errealitatea bizi duten pertsonai maskulino eta femeninoak protagonista
dituztenak.
Celatik etengabe kartografiatzen du errealitatea. Errealitatean barrena
ibiltzen da noraezean, bidaia logikarik bat ere gabe; istorioak biltzen
ditu, ezustekoen aurrean irribarre egiten du, eta ondorioei buruzko oharrak
hartzen ditu. Gianni Celatiren oroimena, bere liburuetan inprimaturik
dagoena, ezegiazkoen eta atzerritarren lekua den hiri giroaren eta bereiztezinaren
espazioa, abenturarako beharbada azken lekua den landa eremuko giroaren
artean banatzen da.
Padaniako lautadan barna, lagun argazkilari batzuekin batera egindako
bidaiaren gaineko egunkarian, bidean pilatutako sentikizun guztiez idazten
du: “Eta irudipena, bide horietan guztietan, etxeetako zenbakiek
eta kaleen udal izenek ulertezinak diren ideiak bezala iritsi behar izan
direla, guztiari gogoan eusteko beste era bat dagoen leku batean: maitasun
espazioan mugitzen den gorputzaren irudipenaz” (Verso la foce,
Feltrinelli, 1989).
Kontaketa nomadak protagonisten ondoan egoteko aukera ematen du. Sarritan,
“filosofatzearen” artistak garela konturatzen gara; argiek,
koloreek, usainek eta ikusmenak parte hartzen dute, Celatiren hitzak bitarteko
direla, egiazko interpretazioaren plazerean: “Kanpoko munduak gure
behaketaren beharra izaten du, guk kontatzeko beharra, existitu ahal izan
dadin. Gizaki bat hiltzen denean, haurtzaroz geroztik lagun izan dituen
mamu guztiak eramaten ditu berekin, eta gainontzekoei uzten die dena desagertzen
den hutsune horretan arakatzeko lana”.
Celatik ustez itxurei buruz hitz egiten duenean, itxura horiek errealitatetik
datoz, adieraztezineko kanpokotasunak dira, baina bizirik daude. Paisaia
hainbat mailatan bereizten du: irakurleak, bere oroimen bera erabiliz,
kontaketaren giroa berregiteko askatasuna dauka. Barneko eta egiazko paisaiek
bat-bateko desira eta emozioekin bat egiten dute.
Cinema naturale bere azken lanaren hitzaurreak horren adierazgarri
garbia da: “Hauek hogei urteetan idatzitako istorioak dira, gero,
denbora luzean, zeregina edukitzearren eta zer gertatzen zen ikustearren
berridatzi egin ditudanak. Izan ere, idaztean, paisaiak ikusten dira,
irudiak ikusten dira, ahotsak entzuten dira: buruaren zinema naturala
da, eta hori horrela izanda ez da beharrezkoa Hollywoodeko filmak ikustera
joatea".
Egunerokoa denaren gogortasun eta normaltasunaren kezkagarritasunari buruz
ironiaz gogoeta egiteko daukan gaitasun handiak erreferentziako idazle
bihurtzen du Celati, gaur egungo literaturaren barruan.
Bibliografia -
Livornon egindako elkarrizketaren zatiak -
solasaldiak
|