| Yann Moulier Boutang Ekonomilari, filosofo eta idazlea izateaz gain, Yann Moulier Boutang irakaslea da Bretainia Hegoko Unibertsitatean, Vannesen, eta Parisko Zientzia Politikoen Institutuan. 68ko Maiatzeko militantea, Althusser filosofo marxistaren biografoa, eta Louis Althusser, une biographie (Grasset, 1992) liburuaren egilea ere bada. Ekonomilari bezala egiten duen lanaren barruan, egungo esklabotza eta lan indarren migrazioak aztertzen ditu. Bestalde, artikulu ugari idatzi ditu Frantziako eta nazioarteko aldizkarietarako, eta De l'esclavage au salariat (PUF,1998) argitaratu du. Gaur egun, Multitudes aldizkariaren zuzendaria da. |