| Santiago Cirujeda Sevillako ETSAn, arkitektura ikasi, eta oso ondo pasa nuen, eta azkenik
Bartzelonan bukatu nituen ikasketak. Orain dela 9 urte hasi nintzen hiri
errealitatearen hainbat esparrutan subertsio proiektuak garatzen, eta
horiek laguntzen didate hain korapilatsua den bizimodu sozial hau eramangarri
egiten. Arkitektura proiektuak egiten ditut, artikuluak idazten ditut eta irakaskuntza eta kultura alorretan parte hartzen dut (masterrak, mintegiak, hitzaldiak, workshop-ak, erakusketak, eztabaidak, e. a.). Gaur egun, arkitektura proiektu bat prestatzen ari naiz Sevillan, kultura eta ikus arteetako zentro baterako; hainbat forotan –hala nola, Barraca BCN-n, Alacanteko ETSAko neguko tailerrean– garatzen ari diren larrialdietarako etxebizitzen inguruko ikerketak egiten ari naiz; eta noizean behin, irakasle lanetan aritzen naiz, Bogotako Javeriana eskolan. Funtsezkoa ez baina esperimentala den datu gisa esan behar dut, aurten Veneziako bi Bienaletara, italiarrera eta kolonbiarrera, gonbidatua izan naizela, eta bertan, era kritikoan egiaztatu ahal izan ditut hain urruti dauden hiri ingurunetan esku hartzeko proiektuak dituzten desberdintasun soziokulturalak, autogestio eta baliabide eskasiatik hasi eta arinkeria ergeleneraino. |