| Marina Garcés (Bartzelona, 1973) Marina Garcés En las prisiones de lo posible (Bellaterra Arg., 2002) liburuaren eta hainbat aldizkaritan –Archipiélago (53. zk.), Manía (9. zk.), Línea de Fuga (7. zk.) edo Nudos en la red, besteak beste– argitaratu diren artikuluen egilea da. Era berean, hainbat argitalpen kolektiboren sorreran parte hartu du, hala nola, [SIC] – Paremos el mundo. Otra guerra es posible monografikoa; Mar Trafulek izenpetutako Por una política nocturna (Debate, 2002) izenburuko liburua; edo Programas de subversión, Archipiélagoren karpeta. Filosofian doktorea da, Bartzelonako Unibertsitatean, eta gaur egun filosofia irakasten du Universitat Oberta de Catalunyan eta Zaragozako Unibertsitatean. Azkenaldian egiten ari den jarduera nagusia Espai en Blanc Fundazioan burutzen duena da (www.espaienblanc.net), eta Fundazioaren bultzatzailea da, Bartzelonako beste lagun batzuekin batera. Espai en Blanc kontzeptu intsumisoen makina da, filosofia eta politika, gorputza eta kontzeptua uztartzen diren esparru horietan diharduena. Irekia eta kolektiboa den tresna da, erronka botatzea exijitzen duen orainari buruzko diagnosiak ekoizteko lan egiten duena. |