Ander Lipus (Markina, 1971)

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Madrilen zazpi urtez lanean egon ondoren, Bilbora itzuli eta beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen. Harrezkero, bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentazioara bideratu zen.

1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritua. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Bere antzerki obra aipagarrienak: “8 olivetti poetiko” eta Anderground Trilogiako Bakarrizketak dira (“Ardoaz”, “Minutu bakarra” eta “Mis rarezas dirías tú”). Herriz-herriko antzerki-antropologia proiektu bat zuzentzen du “Ritos, gure azken lur zatia” eta zuzendu duen azken obra “Yuri Sam (otoitza)”.

topaketak