Maria Muñoz (Valentzia, 1963)

Dantzan izan dudan prestakuntza akademikoa Valentzian, Amsterdamen –Opleiding Moderne Dans– eta Bartzelonan –Antzerkiaren Institutuan– burutu dut. Oso gaztea nintzela, nire lehenengo lan esperientzia izan nuen Amsterdamen, Shusaku Takeuchi zuzendari japoniarrak gidatutako Shusaku and Dormu Dance Theater taldearekin. Urte horietan, inprobisazioan ari ziren hainbat artista profesional ezagutu nituen.

1985ean, M. Antonia Oliverekin batera, La Dux taldea sortu nuen. Gure helburua hizkuntza koreografikoa eta sorkuntza eszenikoa ikertzea zen, haien artean inprobisazioaren teknika eta materialen ikerketaren teknika, baina baita aurkezpenaren teknika ere.

1989an, Pep Ramisekin batera, Mal Pelo izeneko taldea sortu nuen, eta hasiera-hasieratik biok izan gintuen arte zuzendariak. Gure prestakuntza desberdina zela eta, hainbat mintzaira trukatzea geneukala ikusita, trukatze horri antzezpen forma emateko genuen beharrak eta sorkuntza eszenikoaren prozesua ikertzeko eskaintzen zigun aukerak bultzatuta sortu zen Mal Pelo taldea. Lanean jadanik eman ditugun hamabost urteetan, hainbat sortze lan aurkeztu ditugu Europako eta AEBetako antzerki jaialdi eta erakustaldietan, diziplinarteko arte-proiektu ugaritan elkarlanean aritu gara, eta eskolak eman ditugu.

2001ean, L’animal a l’esquena sormen zentroa abian jarri genuen, Celràn, Gironan. Horren bitartez, sorkuntza taldearen egitura ireki nahi genuen, hainbat sortzaileren artean trukatze egoerak sortzea ahalbidetzen zigun sare egitura izan zedin.

topaketak