Víctor Nubla

Víctor Nubla (www.hronir.info) musika gaia duten hiru saiakeraren egilea da (La nueva Música, Teorema Argit., Bartzelona, 1984; Clariaudiencias, Biblioteca para Misántropos, Bartzelona, 2003; eta La música como destornillador, Actividad, Alcalá de Henares, 2003), eta prosa poetikoaren bi idazlan ere egin ditu (Tratado sobre los Frenos, Ed. del Khan, Bartzelona, 1996; eta Sistemas de Interpretación del Mundo, B. para Misántropos, Bartzelona, 2003).

1984. urteaz geroz, hainbat artikulu argitaratu ditu egunkari eta hilabetekari ugaritan, eta baita sukaldaritzaren inguruko gaia duen monografia bat ere.

Musikari eta konpositore bezala, ehun disko baino gehiago argitaratu ditu hainbat herritan. Sorkuntza plastikoaren inguruan egindako lana ere bakarka nahiz beste batzuekin batera egindako hainbat erakusketatan aurkeztu dira. Bartzelonako LEM Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria da 1996. urteaz geroztik, eta ‘Gràcia Territori Sonor’ kolektiboaren sortzailea. Kalean aurkitzen dituen puzzle piezen bilduma egiten du.

topaketak