| Emmanuel Renault Emmanuel Renault filosofia irakaslea da Letra eta Giza Zientzien Eskola Arruntean (Lyon). Filosofiaren esparruan egiten duen lanaren barruan, Alemaniako filosofia klasikoaren historia eta egungo filosofia politikoa aztertzen ditu. Hurrengo lanak argitaratu ditu: Marx et l’idée de critique (PUF, 1995; Marx e l’idea di critica, Manifesto libri, 1999); Mépris social. Ethique et politique de la reconnaissance (Editions du Passant, 2000); Hegel. La naturalisation de la dialectique (Vrin 2000); Philosophie chimique (PUB, 2002); eta hainbat egilek burututako Où en est la Théorie critique? (La découverte, 2003) idazlanaren zuzendarietako bat izan da. Le passant ordinaire aldizkariaren erredakzio batzordeko kidea da, eta bertan, testu politiko, teoriko eta literarioak argitaratzen ditu. |