| Iñaki Uriarte (Bartzelona, 1946) Ez naiz irakasle, ez daukat administrazio kargurik, eta ez naiz inoren
ordezkaririk, arkitekto kaletarra besterik ez naiz, beharbada
arkitekto gisa so eginez, behatuz, ibiltzen den herritarra baino ez. Adierazpen
askatasuna parolibero gisara erabiltzen dut, pentsatzen dudana esaten
dut, esan behar dudana pentsatuz. Kontzientziatze kolektiboaren ahozko
eta idatzizko apostolutzan ahalegintzen naiz, itsasadarraren inguruko
kultur ondare baliotsuaren legezko defentsan jardun ahal izateko. Zorrotza
eta latza. Zaintzaile herritarra. Hiri estetikaren patruilaria. Kaleko
akademikoa, ikusizkoetan dokumentaturik. Herri irudipenaren komisario
nagusia. Hiri konfesore eta iritzi emailea. Hitz-aspertuaren misiolaria.
Ahozko apostolu eta frankotiratzailea. Hezigaitza eta eklektikoa. Kezkatsu
eta kontentagaitza. Kontrakoa eta bat ez datorrena. Desakordio harmoniatsuaren
interpretaria. Desegokieran egokia, eta aukeran desegokia. Utopien sinestuna.
Gustukoago daukat haserrarazten nauena gustatzen zaidana baino. Ez dut
pentsatzen, erreakzionatzen baizik, erreakzionarioa naiz. Ospe negatiboa
duen pertsona. Bilboko itsasadarrarekin lotutako gertakizun mota guztietan
oso jakituntzat naukate. Sentikizunen hornitzailea. Neure legezko
defentsan jarduten dut. Hondamendiaren eskalea. Bisitaldiak bakardadean
eta isiltasunean. Sentimenak bakardade hautemailearen zerbitzuaren menpe
dituen patruila estetikoa. Adierazgarria eta erreboltaria: ondarearen
aurrean bakarrik. |