Paolo Virno (Napoli, 1952)

1968. urtean egin zituen lehenengo urratsak politikan, eta gero parlamentu kanpoko Potere Operaio taldean sartu zen (taldea Koaderno Gorriak-en esperientziaren eta Italiako langile tradizioaren jarraipena zen. Taldeko agintarien artean, Toni Negri, Franco Piperno eta Oreste Scalzone zeuden). Hainbat urte eman ditu Milan eta Turin hirien artean bizitzen, eta hainbat eginkizun burutu ditu hiri horietan, lantegi handietan (Fiat, Alfa Romeo, eta abarretan).

77ko mugimenduan era aktiboan parte hartu du (behin-behinekoak, masako intelektualtasunak); mugimendu horretan, hain zuzen ere, aurrerago, Ford aroaren osteko mugimenduan, garrantzitsuak izan ziren gizarte irudiak sortu ziren. 1978. urtean, Metropoli aldizkariaren sortzailea izan zen, beste hainbatekin batera. 1979an, “Apirilaren 7" izenez ezagutzen den prozesuan, atxilotua izan zen, “asoziazio subertsibo eta banda armatukoa” izatearen akusaziopean (atxilotuen artean, ezagunena Toni Negri da).

Presoaldi prebentiboan hiru urte eman ondoren, absolbitua izan zen. 1980ko hamarkadaren bukaeran Luogo Comune aldizkaria sortu zuen; bertan hurrengo gaiak lantzen zituen: jendetza, general intellect, exodoa, desobedientzia, hizkuntza eta “lanean jarritako maitasunak”. Aldizkariaren helburua Ford aroaren osteko garaian egiten ziren bizimoduak azpimarratzea izan zen.

Hizkuntzaren filosofia sakon ezagutzen du. Irakasle da Calabriako Unibertsitatean, eta bertan “Komunikazioaren Etika” irakasten du.

Bilbiografia

Convenzione e materialismo, 1986
Mondanità. L'idea di 'mondo' tra esperienza sensibile e sfera pubblica, 1994
Parole con parole. Potere e limiti del linguaggio, 1995 (Palabras con palabras. Poderes y límites del lenguaje, Paidòs, Buenos Aires 2003)
Il ricordo del presente. Saggio sul tempo storico, 1999 (El recuerdo del presente. Ensayo sobre el tiempo histórico, Paidós, Buenos Aires 2003)
Grammatica della moltitudine, 2001. (Gramática de la multitud)
Esercizi di esodo. Linguaggio e azione politica, 2002
Quando il verbo si fa carne. Linguaggio e natura umana, 2003
Radical thought in Italy, Minnesota University Press, 1996 (Libro colectivo, editor junto a Michael Hardt)

topaketak