| Burdinezko itsasadarra ibilbidea itsasontzian Pertzepzio ibilaldia, memorian barrena; metropoliko ibai gune berezi
horren ondare eta paisaia, Iñaki Uriarte arkitektoak kontatuta.
Ibai kontzertua, ahots, metal, memoria eta malenkoniarako. Denboran eta espazioan barrena egindako ibilaldia da, interes handikoa historiaren, kulturaren, monumentuen eta baita ikonografiaren ikuspegitik ere, Bizkaiko industrializazioa gauzatu zen lekuan memoriaren esanahiak eta une gogoangarriak bata bestearen ondoren ikustea bezala. Gaur egun, itsasadarraren bazterretan, ezkerraldean bereziki, aldaketa sakonak egiten ari dira, gune publiko berriak eta era askotako arkitekturak eratzen ari dira. Ibaian zehar egingo den ibilaldiari esker, bi ertzak ikusi ahal izango dira aldi berean itsasadarraren ibilgutik, eta bertan, nabarmentzekoak eta desberdinak diren tokiak: Uribitarteko urbazterrak, Campo Volantin, Deposito Franco izandakoa (1931), Olabarri Jauregia (1894), hiriko zubiak (Udaletxekoa, Zubi-Zuri, Salbe, Abandoibarra, Deustua, Euskalduna, Arrontegi). Eta arkitektura fronteak: Guggenheim Museoa (1997), Deustuko Unibertsitatea (1886), Abandoibarra (galdutako aukera, 1996), Euskalduna Jauregia (1999), Tigre eraikina (1943), Zorrotzaurre (orainaldiko etorkizuna), Molinos Vascos (1924). Burdinaren aberria, Minerala zamatzeko tokiak (1877). Naval, eraitzen ari den gas ontzia (2002). Industria, paisaiaren lantegia. Industriaren katedralak. Sugarrik gabeko kolosoa: 1902ko A.H.V.-tik 1997ko A.C.B.-ra. Lehenengo labe garaia (1959). Bizkaia zubia (1893), Bilbok itsasora irekitzen duen ate handia, eta munduko lehenengo zubi-transbordadorea. Burdinazko kaia, Itsasadarra menperatzea (1887). ... Lehorreratzea Santurtzin, arrantza portuan izango da. Abra eta egiten ari den kanpoko portua ikusi ahal izango dira: besarkada azkengabeari. Edo Getxon, Abrako Errege Itsas Klub-Errege Sporting Klub ondoan. Trenean / Bilboko metroan egingo da itzulbidea. |