| En
contre
Era askotako ahots eta hitzak, gauza bat partekatzen dutenak: uzten ez
gaituen eta bizitzaren borrokalekua zeharkatzen betiere laguntzen digun
hizkuntza poetikoa.
Serge Teyssot-Gay, berriki desegin den Noir Désir izeneko rock
talde frantsesaren gitarra jolea, Contre (Verticales, collš Minimales,
2002) konposatu duena da. Contre bakarrizketa da, munduaren beste
ikuspegi beharrezkoa eskaintzen duena, Lydie Salvayre idazleak idatzia
eta, Marc Sensen gitarra lagun duela, errezitatua.
Contreren hitzen eta musikaren ondoren, José Luis
Padrón+Makala, Meritxell Cucurella, Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe,
Pako Aristi, Kirmen Uribe eta Livornoko samuraiek poemak errezitatuko
dituzte.
zubiak
|